Erratzuko Pala Txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 30a, 08:00
Aitzineko edizio bateko finalistak.

Urte hasierarekin batera, kirola egiteko hitzordua antolatu dute erratzuarrek. Palak astindu eta gorputza mugiarazteko martxan dute Erratzuko Pala Txapelketa. Izen-ematea zabalik da dagoeneko. Urtarrilaren 4a, larunbata, izanen da hondarreko eguna eta Zubi Punta ostatuan eman behar da izena.

Bortz euro ordaintzeaz gain, aurrelari edo atzelari ariko diren zehaztu eta telefono zenbaki bat eman beharko da. Bikoteak zozketa bidez eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun