Presoak, iheslariak eta deportatuak gogoan '564' abestia kantatuko dute urtezahar egunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 30a, 12:00

Baztanen ere Hertzainak taldearen '564' kanta ezaguna kantatuko dute.

Astearte ilunabarrean, 19:00etan, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkarretaratzea eginen dute 19:00etan Elizondoko plazan. Hitzordu berean, hondar asteotan herriz herri dabilen 246 ohe huts dinamikarekin bat eginez, Hertzainak taldearen 564 kanta abestuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun