Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu dute Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 26a, 19:00
Arraiozen jokatutako Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketan txapeldun eta txapeldunorde suertatutakoak.

Iban Lerga eta Mikel Garbalena suertatu dira txapeldun eta Xabi Mihura eta Edurne Santesteban txapeldunorde

Abenduaren 20an, Arraiozko Zubiondo ostatuan, Euskal Herriko mus txapelketarako kanporaketa jokatu zuten. Bertan hamaika bikotek hartu zuten parte; irabazleak, Iban Lerga eta Mikel Garbalena suertatu ziren. Bigarrenak, berriz, Xabi Mihura eta Edurne Santesteban. Bi bikote hauek, Iruñeko kanporaketetarako sailkatu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun