Pedalei eraginez txirrindulari anitzek osatu dute Elizondotik Izpegirako tartea

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 28a, 19:09

Mendi-bizikletan, errepidekoan, e-bikean... batean edo bertzean igota, pedalei eraginez,  txirrindulari kuadrilla ederrak osatu du Elizondotik Izpegirako bidea. Baztandarra Txirrindulari Taldeak antolatu du hitzordua eta 10:00etan abiatu dira Malkorratik.  Arizkun eta Erratzun barna, 16,5 kilometroko ibilbidea osatu dute. Bukaeran, Izpegiko Bereko Bentan, salda beroa eskaini dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun