Errepidearen zola indartzeko eta birgaitzeko lanak azken asteotan egin dira. Zehazki, N-121-B errepidearen 63. eta 72. kilometroen artean egin dituzte lanak, Gorramendiko bidegurutzetik hasi eta Dantxarineraino, guti gorabehera. N-121-B errepide hau interes orokorreko errepide izendatua du Nafarroako Gobernuak, eta tarte horretan, batez beste, 1.389 ibilgailu ibiltzen dira egunean, horietatik %4 kamioiak dira.
Denboraren joanarekin errepideak zola hondatua zuen, eta hainbat zatitan zoladura altxatua eta zuloekin. Horregatik, zatirik hondatuenetan zola fresatu eta leundu dute eta, gainetik, beroan, 5 zentimetroko nahasketa bituminosoa eman diote. Zoladura berritzeaz gain, itsaspena hobetzeko tratamenduak eman eta zola gainean marrazten diren bide-seinaleak atondu dituzte.
Nafarroako Gobernuak Viaria Aglomerado enpresari esleitu zion proiektua, 779.778,85 euroan. Lanak iraun duten bitartean ez da errepidea erabat moztu behar izan, seinalistek zirkulazioa txandaka antolatzen baitzuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!