Urtea lasterka akitu zuten Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 1a, 10:14

Atzo gaueko afaria ongi irabazi zuten hainbat herritarrek. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe San Silvestre lasterketa egin zuten Elizondon eta ohikoa denez, parte hartzea handia izan da. Batzuk urte osoan lasterka aritzen direnak, bertzeak lasterkako zapatillak hautsak hartuta zituztenak. Batzuk zein bertzeak, irribarrea aurpegian zutela ailegatu ziren helmugara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun