Elizondo-Izpegi irteera antolatu du Baztandarra Txirrindulari Taldeak abenduaren 28an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 23a, 14:00
Erratzuko bestetan ere egiten dute Izpegiko igoera bizikletaz.

Larunbatean 10:00etan abiatuko dira Malkorratik

Baztandarra Txirrindulari Taldeak Elizondo-Izpegi bizikleta irteera antolatu du abenduaren 28rako. Larunbatean 10:00etan abiatuko dira Malkorratik. Izpegiko Bereko Bentan salda beroa eskainiko dute, Baztandarra Txirrindulari Taldearen eskutik. Taldetik adierazi dutenez, «mendi-biziketa, errepidekoam e-bike… denak gonbidatuak zaudete… Animatu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun