Artisau azokak izanen dituzte abenduaren 21ean eta 28an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 19a, 14:00
Datozen bi larunbatetan azoka egunak izanen dituzte Elizondon.

Baztango Artisauak  eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan azoka egunak izaten ari dira Elizondon. Hilabete hasieran izan zituzten lehendabiziko egunak eta abenduaren 21ean eta 28an, berriz ere, postuak paratuko dituzte, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun