Orai Olentzeroren zain gelditu dira arraioztarrak. Hurrengo asteartean izanen baitute Olentzeroren bisita. Lehenik txokolate goxoa hartzeko aukera izanen dute haurrek herriko ostatuan, eta gero Olentzero ilunabarrean jaitsiko da herrira.
Orai Olentzeroren zain gelditu dira
Pasa den larunbatean, abenduaren 14ean, Arraiozen bisita polit bat izan zuten. Izan ere, Mari Domingi herrira etorri baitzen, herriko haurrei bisita egitera eta bidenabar beren eskutitzak biltzeko eta Olentzerori emateko helburuarekin. Haur eta gurasoek arratsalde xarmanta pasatzeko aukera izan zuten. Eguna borobiltzeko, herriko eskolako guraso elkarteak taloak prestatu eta saldu zituen; eta ekitaldira hurbildu zirenek talo goxoak jateko eta egonaldi polit bat pasatzeko aukera izan zuten.
Orai Olentzeroren zain gelditu dira arraioztarrak. Hurrengo asteartean izanen baitute Olentzeroren bisita. Lehenik txokolate goxoa hartzeko aukera izanen dute haurrek herriko ostatuan, eta gero Olentzero ilunabarrean jaitsiko da herrira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.