Familien Eguna ospatu dute Elizondoko Zahar Etxean larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 17a, 15:00
Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko bizilagunek giro ederrean ospatu zuten Familien Eguna.

Astelehenean egindako postre lehiaketan Maite Iturraldek irabazi zuen goxoenaren saria eta Mariluz Loiartek politenarena

 

Familien Eguna ospatu zuten larunbatean Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean. Honetara jende aunitz hurbildu zen, urte guztian gauzatutako ekintzen bideo proiekzio bat eman zuten eta egoitzan laguntzen duten bolondresak ere omendu zituzten, bai Bidelagun elkartekoak, baita honetatik kanpo aritzen diren Maria Eugenia Sobrino eta Mertxe Lazaro ere.

Lau saski zozketatu zituzten, bi langileendako: Izaskun Irisarri eta Amaia Larraz izan ziren irabazleak. Bertze biak Zahar Etxeko bizilagunen artean banatu zituzten: Ignacio Etxenike eta Benjamin Altxu izan ziren zortedunak. Ondotik luntxa izan zuten, Malerrekako Harmonyk bi taldeak alaiturik eta eskulan tailerrean egindako apaingarriak banatu zituzten familikideendako. 

Abenduaren 16an, astelehenean postre lehiaketa izan zuten Zahar Etxean. Denera hamaika parte hartzaile izan ziren. Maite Iturraldek postre goxoenari emandako saria irabazi zuen eta Mariluz Loiartek politenari emandakoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun