2019an, azaroaren bukaera bitarte, Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuak 251 gorabehera zenbatu ditu Nafarroako errepide sareko hogei tuneletan. Horietatik 174 Belate eta Almandozen erregistratu dira; hau da, Nafarroako tuneletan gertatzen diren hiru gorabeheretatik bi N-121-A errepidean dauden galeria horietan gertatzen dira. Hortaz, segurtasuna handitzeko asmoarekin, tunel horiek bikoizteko asmoa du Gobernuak eta gisa honetara, Errepide Sareko tunelen segurtasunari buruzko Europako Zuzentaraua beteko luke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!