Baztan-Errekako XX. laxoa txapelketako finalistak erabakiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 16a, 20:00
Larunbatean jokatuko dute hogeigarren paxaka txapelketako finala Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Abenduaren 21ean jokatuko dute finala, larunbatean 18:00etan Iruritako Aranabia pilotalekuan

Baztan-Errekako XX. Paxaka txapelketako lehen fasean bezala, igandean jokatutako finalerdietan ere berdintasuna izan da nagusi. Bi partidetan emaitza bera eta iraupena ere bera (ordu bat eta 15´) eta joko maila ona eta emozioa gainezka. Lau taldetatik edozeinek irabazten ahal zuen.

Nahiz eta ligan lider bezala akitu, Oizko hirukote gaztea finaletik kanpo gelditu da. Partidari hasiera kaxkarra eman zion eta nahiz eta gero txapelketan zehar erakutsitako joko maila ona eman, azkenean ezin izan zuen garaipena lortu. Iruritarrak berriz, ligako azken jokoan finalerdietan sartu ziren eta orai finaleko txartela lortu dute. Dena den, partida honetako azken jokoa ez da erraz atzenduko, aspaldiko jokorik ikusgarriena eta luzeena jokatu baitzuten.

Bigarren partidan bertze hainbertze gertatu zen. Galdu zuen taldearen azken erreakzioa ez zen nahiko izan partida berdintzeko eta buelta emateko.

Emaitzak

  • Oskar Urrutia - Egoitz  Prim – Miguel A. Iñarrea, 9
  • Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Iker Bereau, 7

Markagailua: 1-0, 5-1, 5-3, 6-3, 6-5, 8-5, 8-7, 9-7.

 

  • Mikel  Mindegia - Manu Irigoien – Joxe M. Salaburu, 9
  • Gorka Urtasun – Juan M.  Maia – Kaiet Itoiz, 7

Markagailua: 0-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 8-5, 8-7, 9-7.

 

Hortaz, txapelketako azken partidak abenduaren 21ean jokatuko dituzte. Larunbatean 17:00etan hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute Gorka Urtasun (Irurita), Juan Mari Maia (Elizondo) eta Kaiet Itoizek (Erratzu), Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Iker Bereauren kontra.

18:00etan final handia jokatuko dute Mikel Mindegia (Arraioz), Manu Irigoien (Erratzu) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita), Iruritako Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrearen kontra.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun