Afrikako danbor-soinu eta dantzen ongintza-ikuskizuna izanen dute abenduaren 15ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 13a, 18:00
Perkusioa eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute igandean Elizondon.

Igandean 13:00etan hasiko da Santiago elizan Ruandako danborren eta Ugandan Sticks dantzarien emanaldia

Música para Salvar Vidas proiektuaren baitan antolatua, Afrikako dantza eta perkusio ongintza-ikuskizuna izanen dute abenduaren 15ean, igandean 13:00etan hasita Elizondoko Santiago elizan. Zehazki, Ruandako danborrak eta Ugandako Ugandan Sticks dantzariak ariko dira. Emanaldia bukatzerakoan, borondatea eskatuko dute.

Elisabeth Michotek zuzendutako ikuskizunean, Joana Mbabazi, Jeremiah Mukabi Jeremiah, Mike Kalule, David Yiga, Swaibu Wasswa, Moses Adai Eric eta Allan Sserugo musikari eta dantzariek parte hartuko dute.

 

Abenduaren 26an Lesakan eta abenduaren 27an Beran

Elkartasun ikuskizuna Lesakara eta Berara ere  ailegatuko da. Abenduaren 26an Lesakako San Martin elizan eskainiko dute emanaldia eta abenduaren 27an Berako San Esteban elizan. Bi emanaldiak 18:00etan izanen dira. Aitzinetik, Eguberri egunean, haurrendako perkusio tailerra eskainiko dute doan Berako Jesusen Bihotza ikastetxean, abenduaren 25ean, arratsaldeko bortzetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun