Familiendako euskarazko jolas eta kantuen ikastaroak eskainiko dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 11a, 10:30

Abenduaren 16an 2 eta 6 urte arteko haurrendako eta haien gurasoendako eta abenduaren 18an, 0-3 urtekoendako

Baztango Euskara zerbitzuak, Dindaia Fundazioarekin bater, familiei eskainitako bi ikastaro antolatu ditu. Euskarazko jolasak eta kantuak ezagutu, ikasi eta haurrekin erabiltzen ikasteko tailerrak dira. Bietarako izena emateko epea abenduaren 9tik 16ra zabalik dago.

Abenduaren 18an, asteazkenean 17:00etatik 19:00etara Arizkunenean, Jolastuko gara? tailerra eskainiko dute, 0-3 urteko haurren gurasoendako saioa. Aitzinetik, abenduaren 16an, astelehenean 17:00etatik 18:30era, leku berean, Jolastuko gara familiartean?,  2-6 urteko haurren gurasoei eskainitako saioa izanen dute.

Izena emateko 948 580006 telefonora deitu edo euskara@baztan.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

Haurtzaindegi zerbitzua izanen da. Ttikienei zuzendutako ikastaroaren kasuan, lehen zatia gurasoekin bakarrik izanen da, ordu eta erdiz eta bigarren zatian haurrek eta gurasoek elkarrekin landuko dute ikasitakoa, ordu erdiz. Tailerra doan izanen da, baina plaza mugatuak dira. Baztanen erroldatutakoek lehentasuna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun