Navarra International Film Festival –NIFF– antolatu duen Estudios Melitón-en instalazioetan, prentsarako, komunikabide espezializatuetarako eta gonbidatuetarako bisita gidatua eginen dute. Bisita horretan, Nafarroan eraiki diren lehen zinema-estudioen ezaugarri bereizgarrien berri emanen dute.
Bertzeak bertze, ekitaldian izanen dira Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilari Manu Ayerdi; Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan zuzendari nagusi Izaskun Goñi; Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako bigarren lehendakariorde eta kontseilaria, José María Aierdi; Kultura-Turismo Erakundearen zuzendari nagusi, Maitena Ezkutari, Baztango udal ordezkaritza eta bertze zenbait elkarte eta erakundetako ordezkariak.