Baztango Udalak etxebizitza alokairuen egoera aztertu nahi du

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 12a, 09:30
Baztanen alokairuan dauden etxebizitzen egoera zein den ezagutu eta horiek lortzeko zailtasunak identifikatu nahi dituzte.

Udalak etxebizitza alokairuen egoerari buruzko diagnostikoa egin nahi du. Horretarako, inkesta bat sortu eta www.baztan.eus atarian zintzilikatu du. Inkestan bildutako galderen helburua, Baztanen alokairuan dauden etxebizitzen egoera zein den ezagutzea eta horiek lortzeko zailtasunak identifikatzea da.

Etxebizitzari buruzko hainbat galdera biltzen ditu galdetegiak: azalera, gela kopurua, alokairuaren prezioa, arazoak... baita alokatzerako orduan izandako zailtasunak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun