XX. paxaka txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abe. 11a, 19:00
Berdintasun handia izan da paxaka txapelketaren lehen fasean.

Berdintasun handia izan da lehen fasean eta joko bakarreko aldearengatik kanpoak gelditu da hirukoteetako bat

 

Baztan-Errekako XX. Paxaka txapelketaren lehen fasea akitu da eta bortz jardunaldi horietan ezaugarririk nabarmenena taldeen arteko berdintasuna izan da, bai emaitzetan baita sailkapenean ere, noski. Azken partidako azken jokoa eta kintzea jokatu arte finalerditara zein hirukote pasako zen eta beraien artean nola gurutzatuko ziren ez da jakiterik izan.

Jakina da, Laxoa txapelketan gertatzen den bezala, partida bakoitzean hiru puntu banatzen direla: galtzen duen taldeak sei edo joko gehiago lortzen baditu, irabazleak bi puntu eskuratzen ditu eta galtzaileak berriz, bat. Baino talde irabazleak 9 joko eta 5 edo errazago irabazten badu, hiru puntuak berarendako. Jokatu diren hamar partidetatik bederatzitan bi puntu eta bat banatu dira, kontuak atera izan den berdintasuna.

1. FASEA – SAILKAPENA

 

JOK.

IRA.

GAL.

J.AL.

J.KO.

PUN.

1. I.Zelaieta – A.Saldias – I. Bereau

4

3

1

34

27

8

2.M. Irigoen– M. Mindegia – J.Mª Salaburu

4

3

1

32

32

6

3.G. Urtasun – J.Mª Maia – K. Itoitz

4

2

2

31

33

6

4. O.Urrutia – E. Prim – M.A. Iñarrea

4

1

3

31

33

5

5. X.Barberena–G.Etxenike-M.Sagaseta

4

1

3

30

33

5

 

Finalerdiak igandean Iruritan

Gauzak honela, abenduaren 15ean, igandean jokatuko dituzte paxaka txapelketako finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan.

16:30

  • Mikel  Mindegia - Manu Irigoien – Joxe Mª Salaburu
  • Gorka Urtasun – Juan Mª  Maia – Kaiet Itoiz

17 :30

  • Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Iker Bereau     
  • Oscar Urrutia - Egoitz  Prim – Miguel A. Iñarrea

Azken jardunaldia, hirugarren eta laugarren postua  erabitzeko partida eta finala, abenduaren 21an Iruritako Aranabia frontoian jokatuko

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun