Baztango Udal Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute, abenduaren 17an, asteartean. Elizondoko zahar etxea izanen dute bilgune eta 17:30ean hasiko da emanaldia. Musika eskolako ikasleek ikasitakoa erakusteko eta entzuleen belarriak goxatzeko aukera ederra izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.