Elikadura burujabetza eta feminismoa hizpide izanen dute Elizondon abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 11a, 18:00
Emakumeak, joan den urteko foroan.

Lurra sentituz, emakumeok elkarrekin ereiten lelopean, elikadura burujabetza, feminismoa eta lurralde defentsari buruzko foroa izanen dute asteburuan Iruñean eta Elizondon. 

Abenduaren 15ean Arizkunenean

Abenduaren 15ean Elizondon dute hitzordua, Arizkunenea kultur etxean. Eguna 10:30ean duten ibilaldi tematikoarekin hasiko dute. Lurraldearen defentsa eta Baztango esperientzia agroekologikoak izanen dituzte mintzagai. Eguerdian, 12:30ean, berriz, etorkizunerako proposamenak, manifestuaren lanketa, agurra eta itxiera izanen dituzte. Foroa bazkari agroekologiko eta barazkijalearekin borobilduko dute.

 

Autobusa Iruñetik

Iruñetik joan-etorria egiteko autobus zerbitzua eskainiko dute. Goizean 08:45ean Iruñeko autobus geltokitik abiatuko da eta 17:45ean eginen du buelta.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun