Baztango Haur Txokoa eskainiko dute abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 10a, 14:00

Dindaia Fundazioak eta Udalak eskainiko duten zerbitzuan apuntatzeko epea abenduaren 19an akituko da

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua Haur Txokoa eskainiko dute aurten ere Baztanen Dindaia Fundazioak eta Udalak abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra, 10:00etatik 13:00 arte. Taldea osatzeko guttienez 10 lagunek eman beharko dute izena. Izena emateko epea abenduaren 19a bitarte dago zabalik eta 20 euro ordaindu beharko da. Horretarako 948 580006 telefonora deitu behar da, 689 035078ra (Whatsapp) edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun