Lan Gaua mendi ibilaldia eginen dute Baztanen abenduaren 14an

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 11a, 15:00
Joxepi Mihura, bere alaba Mari Joxe Iparragirrerekin, Urruska baserriaren aitzinean.

Baztan-Bidasoa Turismoak, Baztango Udalaren laguntzaz, Lan Gaua mendi ibilaldia antolatu du larunbaterako. Zazpigarren edizioa izanen da aurtengoa eta hamar kilometroko pasatxoko ibilbidea osatu eta Joxepi Miuraren eskutik, kontrabandoaren garaiak ezagutzeko aukera izanen dute bisitariek. Argazkia: Ondikol

Elizondon 18:00etan eginen dute hitzordua eta autobusez joanen dira Beartzun auzora. Handik abiatu 19:00etan abiatuko dira eta Berderiz eta Urruskan barrena, 10 kilometro inguruko ibilaldia eginez, abiapuntura bueltatuko dira. Izena eman nahi duenak 948 59 23 23 telefonora deitu beharko du (09:00etatik 13:00etara) edo info@baztan-bidasoa.com helbidera idatzi. Hamar euro ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun