Euskararen aldeko ekitaldi sinboliko jendetsua egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 09:30

Euskarari merezi duen tokia egin zioten herritarrek. Argazkia: J.M. Ondikol.

Euskaraldia batzordeak antolatutako Euskararen Eguneko ekitaldi sinbolikoak baztandar andana bildu zuen Elizondon. Herritarrek merezi duen tokia egin zioten hizkuntzari eta Euskaraldian izandako bizipenak elkarri kontatzeko aprobetxatu zuten. Mezu ederrak zintzilikatu zituzten, hitz eta irudiz hornitu zuten plaza. Desioek eta erronka pertsonalek ere izan zuten tokirik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun