'Numenak' antzezlana Iruritan eskainiko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 10:00
Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, 19:00etan, izanen da emanaldia.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko ekitaldiek heldu den larunbatean, abenduaren 7an, izanen dute segida. Izan ere, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Yarleku antzerki taldearen eskutik, Numenak antzezlana ikusteko aukera izanen da. 19:00etan hasiko da eta adin guztietako publikoarentzat izanen da (doan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun