Abenduan lau egunez artisau azoka izanen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 5a, 13:00

Artisauek mimoz egindako lanak ikusteko eta erosteko aukera izanen da goizez.

Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.

Hurrengoak hondarreko bi larunbatetan, 21ean eta 28an, izanen dira. Egunotan, beraz, herritarrek postuz postu ibiltzeko eta erosketak egiteko aukera izanen da  10:00etatik 14:00etara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun