Pertsona bat zauritu da Almandoz parean gertatu den istripu batean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 28a, 19:45

Almandoz parean gertatu zen istripua.

Pertsona bat zauritu da N-121-A errepideko 38. kilometroan, Almandoz parean, gertatutako auto-istripu batean.

Diario de Noticiasek adierazi duenez, istripua asteazkenean gertatu zen, 21:30 aldera. Kamioiak guraizearena egin zuen eta errepidetik atera zen. Gidaria almeriarra da eta arin zauritua izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun