Euskararen Egunari keinu eginen diote Elizondon abenduaren 3an

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 29a, 15:00
Baztango Euskaraldia batzordeak antolatu du abenduaren 3rako ekitaldi sinbolikoa.

Asteartean 12:00etan izanen da herriko plazan, Euskaraldia batzordeak antolatuta

Euskaraldia batzordeak antolatuta, abenduaren 3an, asteartean, Euskararen Egunari keinu egiteko hitzordua izanen dute Elizondon. Herriko plazan bilduko dira (euria eginez gero Braulio Iriarte frontoian), 12:00etan, ekitaldi sinbolikoa egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun