Kirol merituari zilarrezko domina eskuratu du Mariano Iribarren baztandarrak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko aza. 28a, 09:15
Mariano Iribarren, Baztanen errugbia sustatzeagatik egindako lana eskertuz domina jaso ondotik.

Baztanen errugbia berreskuratzeko eta sustatzeko egindako lanagatik

Nafarroako Gobernuak 2019ko Kirol Merituari Urrezko zein Zilarrezko dominak emateko ekitaldia egin zuen azaroaren 27an. Alberto Undiano Mallenco futboleko epaile izandakoak lortu zuen Urrezko Domina, bere ibilbide oparoa errekonozitu nahian. Horretaz gain, 25 zilarrezko domina banatu zituzten. Horietako bat, Mariano Iribarren Irigoien baztandarrak eskuratu zuen, «Baztanen errugbia berreskuratzeko eta sustatzeko eginiko lanagatik, hainbat jardueratan arituz: sustapena, behemailetako entrenatzaile-lana eta Baztango Rugby Taldearen zelaiaren mantentze-lana».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun