Baztango Mendigoizaleek abendurako hitzorduak prest dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko aza. 28a, 12:00
Baztango Mendigoizaleek abenduko igande guztietarako ateraldiak prestatu dituzte.

Igandean Iraperri mendira joanen dira Anizetik abiatuta

Baztango Mendigoizaleek antolatuta, abenduan astero mendi-irteerak izanen dituzte. Hilaren 1ean, igandean, inguruko Iraperri mendira joanen dira (Aniz-errota-Zozaia-Iraperri-Berroeta). 

Abenduaren 8an, igandean, Unanu mendia izanen dute helmuga (Lesakan hasi eta bukatuko dute buelta). Abenduaren 15ean, Bardakomendira (Aizpitzatik) joanen dira; abenduaren 22an Legatera (Lekaroztik); eta 29an Auzara (Erratzutik). Hitzordu hauetara joateko Elizondoko plazan bilduko dira, 07:30ean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun