Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Hilton hotel-katearena izanen da Aroztegiko Jauregia

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 15:33

Salvador Urbistondo, Aroztegiko proiektua sustatu duen enpresaria eta Carlos MirĂ³, Hilton multinazionalak Espainiako Estatuan duen ordezkaria. Argazkia: Argia.eus

Diario de Navarrak argitaratu duen informazioaren arabera, Lekarozko Aroztegia eremuan hotela eraikitzeko lanak hasiak dira eta 2022 bukaerarako akituko dituzte. Joseba Otondo Baztango alkateak, berriz, «legez lanen hasiera Udalari jakinarazi behar diotela» adierazi du «baina ez dugu jakinarazpenik jaso».

Diario de Navarrak gaur goizean eman du berria: Aroztegiko Jauregia Hilton hotel-katearen esku geldituko da eta 126 gela eta suite baino gehiago izanen ditu. Lanak hasi direla ere adierazi du eta 2022a akitu baino lehen hoteleko ateak zabalduko dituztela. Hotelaz gain, proiektu honen barne golf-zelaia eta etxebizitzak egin nahi dituztela ere gogoratu du aipatu egunkariak.

Joseba Otondo Baztango alkateak, bere aldetik, zera adierazi dio Ttipi-Ttapari: «Nafarroako Gobernuak udalez gaindikoa den plan sektoriala onartu ondotik, banaketa eremu horretako birzatiketa plana eta urbanizazio proiektua onartu zituen, baina lanak hasi ahal izateko Udalari legez jakinarazi behar zaio, behin urbanizazioa eginda Udalaren gain gelditzen delako. Baina ez dugu lanak hasiko direla adierazten duen jakinarazpenik hartu oraino».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun