Nafarroako euskarazko hedabideak

Euskara sustatzeko dirulaguntzak onartu ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 14:00

Baztango Suinki euskaltegiko AEKko ikasleak. Euskara sustatzen dutenen artean erakunde honek jasoko du dirulaguntzarik handiena Baztanen.

33.150 euro banatuko ditu, hizkuntza normalizazioaren plangintzaren barnean

Baztango Udaleko Tokiko  Gobernu Batzordeak, urtero bezala, hizkuntza normalizazioaren plangintzaren barnean euskara sustatzeko diru-laguntzak banatzeko proposamena onartu zuen azaroaren 22ko bilkuran. Denera 33.150 euro banatuko dituzte.

AEKk hartuko du dirulaguntzarik handiena, 9.800 euro; Xorroxin Irratiak 7.500 euro jasoko ditu eta Xaloa Telebistak bertze horrenbertze, 7.500 euro; Ttipi-Ttapak 5.500 euro; Etxetik Plazarak 1.200 euro; Nafarroako Ikastolen Elkarteak 600 euro; Seaska Ikastolen Federazioak bertze horrenbertze, 600 euro; Eusko Ikaskuntzak 300 euro eta Arkupeak elkarteak 150 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun