Burrunba morea taldea sortu dute Lekarozko Institutuko ikasleek

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 15:15
Lekarozko institutuan Burrunba morea sortu dute; DBHko 3.mailako neskei eskainitako txokoa.

DBHko 3. mailatik goitiko edozein neska izaten ahal da taldeko kide

Gaur, azaroaren 25a, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Naziarteko eguna dela aprobetxatuz, Lekarozko institutuko neska talde bat elkartu da. Burrunba morea izena paratu diote taldeari eta hemendik goiti hezkidetza, feminismoa, ikasle nesken kezkak, eguneroko gertaerak... identifikatu, horren kontu solastatu eta lehenbiziko eskutik institutuan gaia jorratzeko asmoa dute. Talde irekia da eta DBHko 3. mailatik goitiko neskei parte hartzeko deia luzatu nahi diete.

 

Azaroaren 25ari lotuta, ekimenak ere egin dituzte Lekarozko Institutuan. Pareta bat morez pintatu dute eta horren gainean arbola bat. Arboleko adarretatik egunerokoan bizitzen dituzten egoerak zintzilikatu dituzte eta horiei buelta ematen saiatuko dira hemendik goiti. Insitututuko irakasleek azaldu dute, «arbola gizartearen isla» dela: «ikusten dena enborra, adarrak, hostoak... dira. Ikusezina, ordea, sustraiak. Handiagoak dira, zuhaitza sustraiek atxikitzen dute zutik. Ikusten dugun indarkeria, hilketak, bortxaketak... agerian daude, baina ikusten ez dena, agerikoa ez den indarkeria sinbolikoa, handiagoa da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun