San Andres Eguna ospatuko dute larunbatean Zigan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 26a, 08:30
Haurrendako tailerra izanen dute larunbat arratsaldean Zigan, San Andres eguneko ospakizunen barrenean.

Haurrendako tailerra eta merienda, mus txapelketa, afaria eta musika izanen dituzte

Ohiturari eutsiz, heldu den larunbatean, azaroaren 30ean, San Andres Eguna aitzakiatzat hartuz, besta eguna izanen dute zigatarrek. Arratsaldean, 16:30ean, haurrendako tailerra izanen dute eskolan. Ondotik, toki berean, txokolate beroa dastatzeko aukera izanen dute. 18:00etan muslarien txanda izanen da. Herriko elkartean bilduko dira, txapelketa jokatzeko. Eguna borobiltzeko, 21:00etan, frontoian, afaria izanen dute. Mahaiaren bueltan Frantziskoren musika-doinuak izanen dira entzungai. Herritarrek zintzurrak eta gorputzak berotzeko aukera ederra izanen dute, kantu eta dantza artean ibiliko baitira.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun