Bi hildako eta hiru zauritu Ostizen gertatu den auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 23a, 11:39

Bi hildakoak Azpilkuetako ama alabak dira

Ortzirale arratsaldeko seietan Ostiz inguruan gertatu da istripua. Bi ibilgailuen arteko aurrez aurreko kolpe gogorraren ondorioz, Baztan aldera heldu ziren 78 eta 51 urteko ama alabak hil egin dira, eta Iruñe aldera joaki zen autoaren barnekoak, 74 eta 73 urteko senar-emazteak eta azken honen 65 urteko ahizpak zauriak dituzte. Istripuaren nondik-norakoen ikerketa Foruzaingoak hartu du beregain. Hildakoen gorpuak Iruñera eraman dituzte autopsia egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun