Bederatzi talde eta 135 jokalari kantxaratu ditu aurten Baztango BKT eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 20:00

Baztango BKT eskubaloi taldeko jokalariak, entrenatzaileak eta laguntzaileak, larunbatean Elizondoko kiroldegian egindako "familia" argazkian. Argazkia: Edurne Biguria

Baztango Kirol Taldea (BKT), bere publikoaren aitzinean aurkeztu zen larunbatean, Elizondoko kiroldegian. 2019/2020 denboraldia duela aste batzuk hasi bazuten ere, larunbat arratsaldean egin zuten aurkezpen ofiziala. Bertze behin, klubak ilusioz ekin dio aurtengoari, azken urteetan indartutako egitura sendo eta kohesionatuarekin. Guztira bederatzi talde ditu BKTk: aurrealebinak, 3 alebin, 2 haurrenak, kadeteak, gazteak eta senior mailakoa. 135 eskubaloi jokalari, 22 entrenatzailerekin eta baita bertzelako laguntzaileekin, gurasoek paper garrantzitsua jokatzen baitute. Mailaz-maila argazkiak egin ondotik, oroimenerako geldituko den familia argazkia egin zuten. Argazkia: Edurne Biguria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun