Mendiko suei buruzko hitzaldia eskainiko dute azaroaren 22an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 19a, 12:00
Laborantza Ganbarako Iker Elosegi izanen da hizlari.

Laborantza Ganbarako koordinatzaile den Iker Elosegi izanen da hizlari ortziralean 11:00etan Arizkunenean

Joan den urtean 444 Hektarea erre ziren baimenik gabe Baztanen. Erreketa horiek kalte eta arrisku dezente eragin zuten: sua etxe baten ondora ailegatu zen eta egur pila erre zen;  Ikastolako haurren hariztia kaltetu zen...  Halakoak saihesteko eta herritarrak kontzientziatzeko, Baztango Udalak antolatuta, Mendiko suak: ingurua iraunkorki kudeatzeko tresna? Gerorik gabeko iraganeko ohitura? solasaldia izanen dute azaroaren 22an, 11:00etan, Elizondoko Arizkunenean. Laborantza Ganbarako koordinatzaile den Iker Elosegi izanen da hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun