Musikarien hitzordu handia azaroaren 19an izanen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 13:00
Baztango Musika Eskolako akordeoilariak, Santa Zezilia egun batez karrikaz karrika egindako ibilaldian.

Eguraldia lagun bada, karrikaz karrika ibiliko dira astearte arratsaldean; euria eginez gero, berriz, musika-eskolan bilduko dira

Baztango Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek urteroko hitzordua izanen dute azaroaren 19an, heldu den asteartean. Santa Zezilia eguna aitzakiatzat hartuz, Elizondoko karrikak musikari eta musikazalez beteko dira.

Zahar-etxetik plazara

Zahar-etxea izanen dute bilgune eta arratsaldean, 17:00etan, zehaztu dute hitzordua. Eguraldia lagun bada behintzat, bertatik abiatu eta elkarrekin plazara joanen dira, karrikaz karrika tresnak astindu eta ingurua alaituz. Euria egiten badu, berriz, musika-eskolan elkartuko dira. Batean edo bertzean izan, giro bikaina izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun