Ortzirale ilunabarrean finalerdiak eta larunbat goizean 3. eta 4. posturako lehia eta final handia jokatuko dituzte Antxitonea trinketean.
Hasteko, ortziralean 19.00etan, lehenbiziko finalerdian, Antxitonea trinketeko aurtengo txapekdunak, Josetxo Huarte eta Katy Baylon (min hartuta dagoen Unai Apeztegia ordezkatuz), Christophe Cazemayor eta Miki Fernandez Laskoitiren aurka ariko dira. Biak ala biak munduko txapeldun izandakoak. 20.00etan, bigarren finalerdian, Ramuntxo Amestoy, Frantziar estatuko txapelduna eta Arnaud Begerot, Munduko txapelduna, Ibai Baron eta Agustin Maldonaren aurka ariko dira, Urdaiazpikoaren torneoko txapeldun eta azpitxapeldunak.
Ortziraleko sarrera doakoa izanen da, eta larunbatean, berriz, 5 euro ordaindu beharko da sartzea, bildutako dirua Txaruta pilota eskolarendako izanen delarik. Bazkari batekin bukatuko dute larunbatean txapelketa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!