Astelehenean 18:00etan Arizkunenea Kultur Etxean, Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen eskutik
Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen eskutik Iruzurrak eta jardunbide okerrak internet-telefonian solasaldia eta mahai-ingurua eskainiko dute azaroaren 18an, astelehenean 18:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, Baztango Udalaren Kontsumitzaileen Arretarako Udal Bulegoan. Akitzean pastak hartuko dituzte.
Internet bidez argindarra eta gasa kontratatzeaz, tarifak, abiadura, gehiegizko klausulak, mugikorrak, penalizazioa, aldebakarreko igoerak, eramangarritasuna… Nola erreklamatu? Zer egin iruzurren aurrean? Kontsumitzailearen bulegoan egindako erreklamazio eta kontsultak… Hauek eta bertze hainbat gai eta galdera landuko dituzte mahai-inguruan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.