Estresari aurre egiteko tailerra antolatu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 14a, 13:00
Aldaketak pentsatzeko eta tentsio gutxiago nola sortu jakiteko edota sortutakoak kanporatzeko estrategiak jorratuko dituzte.

Saioak azaroaren 20an eta 27an izanen dira, 10:00etatik 13:00etara

Estresari eta antsietateari aurre egiteko sei orduko tailerra eskainiko dute azaroaren 20an eta 27an, hurrengo bi asteazkenetan, Elizondoko osasun etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. Saioak 10:00etan hasiko dira eta 13:00 arte izanen dira.

Helburua

Tailerren helburua estresa zer den eta zerk sortzen duen jakitearekin batera, erlaxatzeko teknikak ikasi eta praktikatzea dira. Horrela bada, aldaketak pentsatzeko eta tentsio gutxiago nola sortu jakiteko edota sortutakoak kanporatzeko estrategiak jorratuko dituzte.

 

Izen-ematea

Tailerrari buruzko informazio gehiago eskuratzeko 948 58 18 32 telefonora deitu edo Mila Perez erizainarekin solas egin daiteke. Izena emateko, berriz, telefono horretara deitu edo osasun etxeko harreran jakinarazi behar da. Parte-hartzaile kopurua mugatua da eta hori bete arte eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun