Arizkunenea kultur etxean igandean 19:00etan izanen da saioa eta sarrerarik ez da ordaindu beharko
Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Aranoko Maria Jesus Zugarramurdik eta haren hiru alabek –Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansak– osatzen duten Artantxuriketan taldeak emanaldia eskainiko du azaroaren 17an, igandean, Elizondon. Arizkunenea kultur etxea izanen dute bilgune eta 19:00etan hasiko da saioa. Laukoteak euskararen ahozko tradizioari buruzko saioa eskainiko du, udalerri nafar eta gipuzkoarretan bildutako kontakizun eta kantak ardatz direla. Sarrerarik ez da ordaindu beharko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.