Pertsona bat zauritu da Almandoz parean gertatu den istripu batean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 13a, 06:28
Errepidean gelditu diren olio arrastoak garbitu dituzte suhiltzaileek.

Zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute

Istripua astearte gauean gertatu da, N-121-A errepidearen 36. kilometroan, Almandozen. Ibilgailuak bide bazterra jo du eta kolpearen ondorioz pertsona bat zauritu da. Istripua Oronoz-Mugairiko suhiltzaileek artatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun