Aldi baterako gitarra irakaslea kontratatzeko lan-deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 12a, 07:00
Eskaerak azaroaren 18a arte aurkez daitezke.

Musika Eskolan gitarra irakasle lanpostuan aldi baterako kontratazioa egiteko, eta musika eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeko, deialdia egin du Baztango Udalak.

Izengaiek hainbat baldintza bete behar dituzte: 16 urte baino gehiago izatea; 1966ko planeko erdi-mailako titulua edo LOGSEko goi mailakoa (gitarrako); behar bertzeko gaitasun fisiko eta psikikoa; euskara jakitea eta hori egiaztatzea...

Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 18a izanen da eta horretarako eskabideak Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko da. Hala egiten ez bada, baztan@baztan.eus helbidean jakinarazi beharko da 24 orduko epean.

Onartutako eskatzaileek hautaproba egin beharko dute eta oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da: lehiaketaldia eta oposizioaldia. Bakoitzari buruzko informazio zehatza eta deialdi osoa hemen irakurgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun