Eguraldi txarra tarteko, jendea plazara joan etorrian ibili zen; gutxi izan arren gelditzera ausartutakoak. Gerturatutako denei ekimenaren berri eman zitzaien eta umeei Lukas panpinaren zeregina zein zen azaldu zitzaien. Bihotzez espero dugu, noizbait, panpina berriz ere herrira bueltatzea; geroz eta jende gehiagoren eskuetan egon, orduan eta bihotz gehiago irekiko baitira hain inportantea den ekimen honetara!