Neus Domenech idazle kataluniarrak bere liburua aurkeztuko du gaur Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 8a, 13:00
Neus Domenech kataluniarrak bere lehen eleberria aurkeztuko du Elizondon.

Ortziralean 19:00etan Baztango Liburutegi publikoan emanen du ‘Asier y el legado de Edurne’ eleberriaren berri

Neus Domenech idazle kataluniarrak ‘Asier y el legado de Edurne’ liburua aurkeztuko du gaur, ortzirale arratsaldeko zazpietan Baztango Liburutegi Publlikoan.

Neus Domenech Santos medikua da lanbidez, kataluniarra, eta gazteendako bere lehen eleberria idatzi du. Lehendik, narrazio laburrekin bi sari lortuak ditu. Bere lehen eleberri honetako istorioa Baztan eta Zugarramurdi inguruan kokatu du eta Asier gaztearen bizipenak kontatzen ditu, Edurne bere amatxiaren historia miragarriak oinarri hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun