Herriko bizitza artistikoa eta kulturala sustatzeko egitasmoa da. Sonia Lopez liburuzaina kontent dago ekimenak izan duen harrerarekin eta berak dioenez, «erabiltzaileak hasiak dira kuadroak etxera eramaten». Liburutegian dauden lanen artean, Tomas Sobrino, Begoña Durruty, Xabier Mendioroz, Lourdes Arretxea, Diana Iniest, Elisa Muñoz, Xabier Soubelet, Jose Luis Alzugarai, Juan Lamerinas, Lola Sarratea eta Fernando Gorostidiren margolanak eta argazkiak daude.