Bailableak izanen dituzte igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 8a, 17:00
Ikasturte honetako lehenbiziko bailableak izanen dituzte igandean Elizondon.

Ikasturte honetako lehen saioa izanen da eta hemendik aitzinera hilabetero eginen dute, bigarren igandetan

Baztango dantzariak taldeak eta Elizondoko gaiteroek antolatutako Bailableak eginen dituzte azaroaren 10ean, igandean 12:45ean Elizondoko Foruen Plazan. Ikasturte honetako lehenbiziko hitzordua izanen da. Hemendik aitzinera, hilabetero eginen dute dantzarako hitzordua, hilabeteko bigarren igandetan.

Bertzeak bertze, muxikoak, jotak, larrain-dantza eta gaita dantzatzeko aukera izanen dute. Euria eginen balu, Iriarte pilotaleku estalian eginen litzateke saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun