Hasteko, aitzineko akta irakurri eta hala erabakiko balitz, onartu eginen dute. Ondotik, Orakunde Egunari buruzko hiru azpi-puntu bozkatuko dituzte eguneko gai-ordeneko bigarren puntuan. Aitzineko batzarrean solastatu zen gai hauen inguruan, eta honetakoan bozkatu eginen da, erabakiak hartzeko.
Hasteko, Orakunde Eguneko meza eskola ordutegitik kanpo egin behar den ala ez bozkatuko dute; bertzetik, Orakunde Egunean, arratsaldean egiten den oilar-jokoa, orain arte bezala bizirik dauden oilarrekin egin edo horien ordez, itxurazkoekin egin behar den bozkatuko dute. Azkenik, Orakunde Egunari begira haur guztiendako zapi berdina egiteari buruzko bozketa eginen dute. Batzarreak zapi bateratuaren alde bozkatzen badu, herriak hartuko luke bere gain horren kostua. Akitzeko, galdera eta eskaeren txanda izanen dute.