Kilemak, hainbat musika tresnen bidez, Madagaskarreko magia eta arima erritmikoa plazaratuko du. Hamabortz urte baino gehiagoko ibilbidea egin duen musikariak hiru disko kaleratu ditu (Kaa Malisa, Lavi-Tani eta MENA) eta hamaika jaialditan parte hartu du.