Azaroaren 8tik abenduaren 8ra jokatuko den lehen fasearen ondotik, lau onenek jokatuko dituzte finalerdiak abenduaren 13tik 15era eta final handia abenduaren 21ean jokatuko dute
Hauek dira hirukoteak: Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrea; Xabi Barberena, Guillermo Etxenike eta Mikel Sagaseta; Mikel Mindegia, Manu Irigoien eta Joxe Mari Salaburu; Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Kaiet Itoitz; eta Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Iker Bereau.
Partiden puntuazioa laxoa txapelketan erabiltzen dena izanen da: partidak bederatzi jokoetara jokatuko dira eta bakoitzean hiru puntu banatuko dira: talde galtzaileak ez baditu sei joko lortzen, hiru puntuak talde irabazleak eskuratuko ditu. Baina talde galtzaileak sei joko edo gehiago lortzen baditu, talde irabazleak bi puntu eta galtzaileak berriz, bat.
Lehenbiziko jardunaldia larunbat arratsaldean jokatuko dute Iruritako Aranabia pilotalekuan. 17:00etan Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarrea; Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Iker Bereauren kontra; eta 18:00etan Mikel Mindegia, Manu Irigoien eta Joxe Mari Salaburu, Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Kaiet Itoitzen kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!