Baztango paisaiak azaroaren 21erako ONCEko kupoietan ageri dira

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 7a, 09:30
Joseba Otondo Baztango alkatea, ONCEko ordezkariekin, Baztango irudiak izanen dituen kupoiak erakusten.

Azaroaren 21erako ONCEren kupoia Baztango paisaiek koloreztatuko dute. Hala adierazi zuten azaroaren 4an Joseba Otondo Baztango alkateak eta ONCEko Valentin Fortunek. Guztira bortz milioi eta erdi kupoietan agertuko dira Baztango ikuspegi ederrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun